Entrega

Zure paketearen garraioa

Erositako produktuak eskarian adierazitako pertsonari eman eta helbide horretara eramanen dira.

Besterik adierazi ezean, fakturak bidaliko dira bezeroak alta hartzean (www.carneecologicanavarra.com)adierazitako helbidera.

Eskariak astean behingo maiztasunarekin prozesatuko ditugu, ostirala (eguerdiko 12:00etan) izanen da eskariak jasotzeko azken eguna. Sorta astebete inguruko epean emanen zaio erosleari. Entrega atzeratuko balitz bezeroarekin harremanetan jarriko ginateke, erregistroan emandako datuen bitartez.

Larunbat, igande eta jaiegunetan ez da ez eskaririk aterako, ezta emanen ere.

Eskaria emantzat joko da garraiolariak bezeroari paketea edo paketeak eman eta bezeroak entrega jaso izanaren agiria sinatzen duenean. Bezeroak paketea hartzen duen unean bertan begiratuko du salgaia nola dagoen eta, ezer gaizki badago, jaso izanaren agirian adierazi beharko du.

Paketeak Espainiako Estatura (penintsulako lurraldeetara) bakarrik eramanen dira.
Hona hemen bidalketa-gastuak: 7,00 euro (BEZa barne) Nafarroarako; 10,00 euro, Gipuzkoarako, eta 18,00 euro, Estatuko gainerako lurraldeetarako.