Nola egin eskari bat?
1. Bisitatu gure on-lineko denda eta aukeratu gehien gustatzen zaizkigun produktuak; gero, sakatu “sartu saskian”.
2. Baieztatu zure saskian sartu dituzun produktuen aukeraketa. Era berean, erosi nahi ez dituzun produktuak ezaba ditzakezu.
3. Erosiko dituzun produktu guztien zerrenda bat agertuko zaizu orain. Hauek ezabatzeko aukera ere baduzu, zakarrontzian klik eginez. Aurrera egiteko, "Ordaintzeko kutxara joan" sakatu behar duzu.
4. Trigo Limpion oraindik konturik sortu ez baduzu, zure datuak beharko ditugu.
5. Helbideak eta bidalketa modua. Lehenbizi zure helbide bat aukeratu behar duzu, eta hurrengo pausuan nahi duzun bidalketa mota aukeratu dezakezu: Trigo Limpiok zure etxera eraman dezala eskaera, edo jasotzeko puntu batera joan zaitezke bere bila. Hauek dira bidalketa gastuak: Nafarroara 6,99€, Gipuzkoara 9,99€ eta gainontzeko erkidegoetara 17,99€. Jasotzeko puntu batean hartzea: doan.
6. Aukeratu erabiliko duzun ordainbidea: banku-transferentzia edo txartel bidezko ordainketa.
7. Zure eskaria baieztatu ondoren, zure helbide elektronikoan baieztapeneko mezu bat jasoko duzu.