Maiz egiten diren galderak

1, Nola eska dezaket sorta bat?

Bisitatu gure on-lineko denda eta aukeratu gehien gustatzen zaizkigun produktuak; gero, sakatu “sartu saskian” eta bete webak berak ematen dizkizun jarraibideak. Eskariak astean behingo maiztasunarekin prozesatuko ditugu eta, besterik esan ezean, ostirala (eguerdiko 12:00etan) izanen da astean asteko eskariak jasotzeko azken eguna. Sorta astebete inguruko epean emanen zaio erosleari. Hemen erosketa-prozesu osoa azaldurik dago.


2, Erregistratu beharko dut sorta bat eskatzeko?

Bai, zure harreman-datuak eta entrega-helbidea jaki behar ditugu, zerbitzu ona emateko. Oso erraza da eta, nahi duzunean, aukera izanen duzu zure kontuan sartzeko eta datuak ezabatzeko.


3, Zer ordainbide erabil ditzaket?

Hainbat ordainbide dira ordainketa egiteko: kreditu-txartelaren bidez edota banku-transferentzia bidez (kudeaketak bi egun inguru gehiago beharko ditu).


4, Noiz eska dezaket bildoski ekologikoa?

Bildoski ekologikoa hilabete jakin batzuei lotua dago: denboraldia irailetik apirilera bitartekoa izaten da. Gure dendan ikusiko duzue zer dagoen salgai aipatu hilabeteetan.


5, Zertan dira desberdinak ekoizpen ekologikoa eta ohiko ekoizpena?

Ekoizpen ekologikoa naturaren errespetuan datza, bere zentzurik zabalenean. Abeltzaintza ekologikoari dagokionez, aziendaren ongizate orokorra hartzen da aintzat, bai eta ugalketako eta elikadurako ziklo naturalak ere. Abeltzaintza-ustiategi ekologikoek etxaldeko belazeak eta zerealak aprobetxatzen dituzte, eta abelburu kopurua auto-kudeaketarako ahalmenera egokitua dago. Horrela, ingurumena eta bioaniztasuna zaintzen laguntzen dugu. Abereen osasun kontrola prebentzioan oinarritua dago eta uko egiten zaio produktu kimikoak erabiltzeari. Ekoizpen ekologikoak konpromiso bat dakar berekin tokian tokiko arrazei doakienez nahiz inguruko eskulanari dagokionez, eta halaber, balio identitario bat ematen zaie ekoizpen molde ekologikoa egiten den landa-eremuei.


6, Zergatik hazten eta gizentzen dira astiroago etxalde ekologikoetako abereak?

Elikadura behartua ez da zilegi ekoizpen ekologikoan; hau da, abere bakoitzaren nutrizio-beharrak hartzen dira kontuan, buru bakoitzaren garapen-etaparekin bat. Horregatik gizentzen dira astiroago eta era naturalagoan ekoizpen ekologikoko abereak ohiko ekoizpeneko abereak baino. Aziendari jaten ematen zaizkion bazkek eta zerealek ere jatorri ekologikoa dute; abere gazteak, gainera, amaren esneaz elikatuko dira ahalik eta denborarik luzeen. Horrela, elikadura orekatua emanez, aberearen bizi-kalitatea zaintzen dugu.


7, Zergatik dute bizitzeko leku handiagoa ekoizpen ekologikoan hazitako abereek?

Abereen ongizateaz ari garenean, ezin dugu ahantzi haien mugimendu-askatasuna. Hau da, berezkoa duen portaera garatzen uzten zaio abereari, eta alferreko sufrimendu mota oro eragotzi behar zaio, hala nola gehiegizko artzaintza edota joan-etorri sarriak.