1. www.carneecologicanavarra.com webgunea erabiltzeko lege-baldintzak

1. Xedea.

1.1. Lege-baldintza hauek www.carneecologicanavarra.com webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Web hori SAT Trigo Limpio kooperatibarena da (aurrerantzean, Trigo Limpio).
1.2. Webgune horretan sartzeak edota huraxe erabiltzeak berekin dakar erabiltzaileak erabilerako lege-baldintza hauek irakurri eta ulertu izana, eta halaber, lege-baldintza guztiak betetzea erabaki izana.
1.3. Erabiltzailea zaren aldetik, ez bazaude ados baldintza hauetako batekin, webgune hau utzi beharko duzu.

2. Webgunearen funtzionamendua.

2.1. Trigo Limpiok beretzat gordea du webgune honen edukiak, egitura, funtzionamendua edota sarbide-baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea, baita alde bakartasunez eta erabiltzaileei aurrez jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea ere.
2.2. Era berean, SAT Trigo Limpiok beretzat gordea du webgune honetarako sarbidea aurrez deus jakinarazi behar izan gabe bertan behera uzteko eskubidea, weba mantendu, eguneratu, hobetu eta konpontzeko lanak egite aldera.
2.3. Oro har, webgune hau erabiltzea bakarrik izanen dute zilegi gaitasun juridiko nahikoa duten pertsona fisikoek eta juridikoek, egun aplikatu behar den legeriarekin bat.

3. Erabiltzaileen portaera. Debekuak.

3.1. SAT Trigo Limpiok eskainitako eduki eta zerbitzuen erabilera erabiltzailearen –eta ez beste inoren– arrisku eta erantzukizunari lotuta egonen da.
3.2. Trigo Limpiok ez du bere gain hartzen inolako beharrik edo konpromisorik erabiltzaileek sartutako edukiak eta informazioak egiaztatzeko edo begiratzeko.
3.3 Trigo Limpiok ez du bere gain inolako erantzukizun zuzenekorik ez zeharkakorik hartzen zuzenean kudeatzen edo kontrolatzen ez dituen edukien eta/edo zerbitzuen zilegitasun, egiazkotasun, erabilgarritasun edo fidagarritasunari dagokienez, nahiz eta edukiak edota zerbitzuak webaren bidez irisgarriak diren.
3.4. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du weba eta haren eduki nahiz zerbitzu guztiak arduraz erabiltzeko, betiere Legeari nahiz ohitura onei eta baldintza orokor hauei lotuta; halaber, beti gainerako erabiltzaileak errespetatuko ditu. Edonola ere, erabiltzaileak beti egiazko informazioa eman beharko du, inolako nahasketarik eragin ez dezakeena, eta eman ere, identifikazio-datu zuzenak, eta inoiz ez du hirugarrenen lekua hartuko, eta ez da hirugarrenen izenean arituko.
3.5. Erabiltzaileak, halaber, konpromisoa hartzen du egokiro erabiltzeko webgunean bildutako material eta informazioak, eta ez ditu erabiliko legez kontrako jarduerarik eta deliturik egiteko, ez hirugarrenen eskubideen kontra jotzeko, ez jabetza intelektualari edo industrialari buruzko erregulazioa urratzeko, edota aplikatzekoa den antolamendu juridikoaren beste zernahi arauren kontra egiteko, eta hemen ezarritakoa betetzen ez badu, huraxe izanen da erantzule bakarra Trigo Limpioren eta hirugarrenen aurrean.

4. Webgunearen eremu babestuak.

4.1. www.carneecologicanavarra.com webaren on-lineko erosketan sartzeko, erabiltzailea harpidetu edo erregistratu beharko da.
4.2. Webgune honetan sarbide murriztuko eremuak izan daitezke, identifikadoreek eta pasahitzek nahiz beste segurtasun-mekanismo batzuek babestuak. Erabiltzailea ez da saiatuko sartzen sarbide murriztuko eremu horietan, Trigo Limpiok baimena ematen ez badio, eta era berean, ez da saiatuko saihesten edo manipulatzen bertan ezarrita dauden babes-mekanismoak.
4.3. Erabiltzaileak Trigo Limpioren baimena jaso badu on-lineko dendan sartzeko, huraxe bera izanen da erantzule bakarra identifikadoreak, pasahitzak eta gainerako segurtasun-bitartekoak isilgordean gordetzeko eta inori ez jakinarazteko, zein eta Trigo Limpiok haren eskura jarri dituenak aipatu eremura sartzeko. Erabiltzaileari jakinarazten zaio erantzukizun zibilari eta/edo penalari lotuta egon daitekeela webgune honetako eremu murriztuetan baimenik gabe sartzeko saiakera oro.

5. Jabetza intelektuala eta industriala.

5.1. Webgunearen eduki guztiak, barne direla –aipatze hutsagatik eta mugarik ezarri gabe– merkataritza-markak, logotipoak, grafikoak, irudiak, soinu- eta bideo-artxiboak, programazio-kodeak, testuak, ikonoak, eta zerbitzuak izendatzen dituzten izenak dira Trigo Limpioren jabetzapekoak, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen arloan indarra duen legeriak babesten ditu.
5.2. Hori dela-eta, hain zuzen ere, webgune honetako erabiltzaileak ez du zilegi izanen webgunean bildutako materialak kopiatu, banatu, jaitsi, kendu, ezabatu, aldatu, argitaratu, transmititu edota edozein moldez baliatzea, salbu eta Trigo Limpiok aurrez eta berariaz baimen idatzia eman badio.
5.3. Erabiltzaileak ez du eskubiderik edo lizentziarik eskuratzen ez zerbitzuarekiko, ez zerbitzuetako elementuekiko, salbu eta zerbitzua era mugatuan erabiltzeko eskubidea, betiere aplikatzekoak diren baldintzekin bat. Bere erabilerarako eta beharretarako bakarrik erabiltzen ahalko ditu Trigo Limpioko zerbitzuen bidez eskuratzen dituen edukiak edo elementuak, eta behartua dago ez egitera, ez zuzenean, ez zeharka, inolako merkataritza-ustiapenik, ez aipatu zerbitzuen bidez eskuratutako materialena, ez elementuena, ez informazioarena.

6. Cookie-ak erabiltzeko politika.

6.1. Cookie-ak testu-fitxategiak dira, webguneak ostatatzen dituzten zerbitzariek beren erabiltzaileen nabigatzaileetara bidaltzen dituztenak. Cookie-ak ezin dira exekutatu eta ezin dute birusik bildu, eta webgunea ostatatua duen zerbitzariak baizik ez ditzake irakurri.
6.2. Webgune honek cookie-ak erabiltzea eskatzen du, ongi funtzionatuko badu.
6.3. Trigo Limpiok ez du bermatzen webgune honek edota webgunea ostatatzen duten zerbitzariek ez izatea birusik, ezta arriskutsuak izan daitezkeen beste software mota batzuk ere.

7. Erantzukizunaren mugaketa.

7.1. Trigo Limpiok ez du inolako erantzukizunik hartuko erabiltzaileen erabilerak eragindako zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, lortu gabeko irabaziengatik edo datu- edota bezero-galeratik, edota webgune hau ezin erabili izanagatik.
7.2. Webgune honek hipertestuak (estekak) eduki ditzake, bai eta beste webgune eta orrialdeetarako bidalketak ere, Trigo Limpioren kontroletik kanpo egon daitezkeenak; halakoetan, Trigo Limpiok ez du erantzukizunik izanen aipatu orrialdeetan ager daitezkeen edukien gainean.
7.3. Erabiltzaileak espresuki onartzen du Trigo Limpio salbuetsia uztea erabiltzailearen egintzen edo ez-egiteen gaineko erantzukizun orotatik, zein eta webgune honetan ostatutako edukietan oinarritutakoak.
7.4. Erabiltzaileak ulertu eta espresuki onartzen du bere kontura eta arriskura izatea webgune honen bidez jaitsi edo beste edozein modutan eskuratzen duen eduki nahiz software mota oro edo bestelako material oro, eta bera –erabiltzailea den aldetik– izanen dela bere informatika-sistemei eragindako kalte edo datu-galera guztien erantzule bakarra.

8. Bazter uzteko eskubidea eta deuseztasun partziala.

8.1. Trigo Limpiok beretzat gordea du webgunearen zerbitzu guztien edo batzuen erabilera edozein erabiltzaileri deuseztatu, ezabatu edo baimena kentzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi behar izan gabe, baldin eta Trigo Limpioren iritziz, eta inguruabarra edozein delarik ere, erabiltzailea webgunea oker erabiltzen ari bada.

9. Aplikatzekoa den Legea eta Jurisdikzioa.

9.1 Aldeek, beren foruari espresuki uko eginez, Espainiako legeria onartzen dute Baldintza hauen legeria zuzentzaile gisa; eta baldintzetatik erator litezkeen gatazka eta auzi guztiak ebazte aldera, Nafarroako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioari lotzea erabaki dute.
9.2. Erabiltzaileak erabakitzen badu webgune hau erabili edo kontsultatzea Espainiatik kanpo, gogoan izan beharko du bere ekimenez egin duela, eta kasuan kasuko tokiko legeen betekizunaren erantzulea izanen da.

10. Iraupena eta berrikuspena.

10.1. Nahiz eta Trigo Limpioren eta erabiltzailearen arteko harremanak –webgunean sartu eta huraxe erabiltzearen ondorioz sortutakoak– iraupen mugagabea duen, bukatutzat joko da, konpainiak baldintza orokor hauek aldatzen dituen unean. Konpainiak baldintza orokorrak aldatzea iragartzen duenean, eta erabiltzaileak webgunearen zerbitzuak eskuratu eta erabiltzen dituenean, bi aldeen artean beste harreman juridiko bat abiatu dela joko da, eta harreman horrek, halaber, izaera mugagabea izanen du.
10.2. Aurrekoa gorabehera, Trigo Limpio enpresak ahalmena dauka edozein unetan bertan behera uzteko, eten egiteko edo bukatutzat jotzeko eskaintzen duen zerbitzu ororen emankizuna, eta hori egin dezake aldebakartasunez eta aurrez jakinarazi behar izan gabe edo bidezko arrazoirik gabe.
10.3. Trigo Limpiok beretzat gordea du baldintza hauek edozein unetan berrikusteko eskubidea, aldebakartasunez eta aurrez jakinarazi gabe. Baldintza berrikusiek indarra hartuko dute webgune honetan argitaratu bezain laster. Erabiltzaileak webgune hau maiz erabiltzen badu, baldintzak aldian behin berrikusi beharko ditu, eta ez da webgunean sartuko, baldin eta onargarritzat jotzen ez badu berrikusitako baldintzetako edozein.