Erabilera baldintzak

1- Orokorrak:

Salmentarako baldintza orokor hauek aplikatuko zaizkie SAT Trigo Limpio enpresak (IFK: F31787419, eta aurrerantzean Trigo Limpio) Espainiako Estatuan egindako produktu salmenta guztiei, hots, pertsona fisikoei zuzendutako salmenei. Webgune honen bidez egindako eskari orok baldintza bat dakar derrigorrez, baldintza funtsezko, erabakigarri eta ezinbesteko bat: hots, Bezeroak inolako erreserbarik gabe onartu behar ditu www.carneecologicanavarra.com webguneko Salmentarako Baldintza Orokorrak, zein eta kasuan kasuko eskaria egiten den egunean indarrean dauden haiexek. Horrez gain, Bezeroak aitortzen du baldintza hauen aplikazioak berekin ekarriko duela baldintza horiek kasuan kasuko eskariari aplikatzea, bai eta ondoko eskari orori ere, salbu eta Trigo Limpiok bestelako baldintzak jarri izana jakinarazten dion kasuetan. Trigo Limpiok, une jakin batean, ez badu baldintza hauetariko edozein baliatzen, ez daiteke interpretatu eta ez du esan nahi haiei uko eginen diela etorkizunean edo iraganean.

2- Prezioak:

www.carneecologicanavarra.com webgunean argitaratutako prezioak Eurotan dira eta indarrean daude, akats tipografikorik ezean. Prezio guztiek BEZa daramate barnean, zein eta eskari-egunean aplikatzekoa dena. BEZan edonolako aldaketarik bada, automatikoki aplikatuko zaie salgai dauden produktuei. www.carneecologicanavarra.com webgunean salgai dauden produktu-eskaintzak behar bezala erakutsi beharko dira produktuaren fitxan eta, besterik esan ezean, baliozkoak izanen dira pantailan ageri diren bitartean.

3- Hainbat ordainbide:

Eskaria egitean, bezeroak askatasunez hauta dezake www.carneecologicanavarra.com webgunean egindako erosketak nola ordaindu: banku-transferentzia edo kreditu-txartela erabiliz.

4- Produktua:

www.carneecologicanavarra.com webguneak aurkeztutako eskaintzak baliozkoak dira eskura dauden izakinen muga barnean. Bestalde, www.carneecologicanavarra.com webguneak beretzat gordea du produktu-aukera aldatzeko eskubidea, bere ekoizpen-egoeraren arabera.

5- Bidalketak:

Eskuratzen diren produktuak eskarian adierazitako pertsonari emanen zaizkio, eskarian bertan adierazitako helbidean. Besterik adierazi ezean, fakturak bidaliko dira bezeroak www.carneecologicanavarra.com webgunean alta hartzean adierazitako helbide elektronikora. Eskariak astean behingo maiztasunarekin prozesatuko ditugu eta, besterik esan ezean, ostirala (eguerdiko 12:00etan) izanen da astean asteko eskariak jasotzeko azken eguna. Eskaria astebete inguruko epean emanen zaio eskatzaileari. Larunbat, igande eta jaiegunetan ez da ez eskaririk aterako, ezta emanen ere.
Hala ere, atzeratzen bada ere, eskaria ez da inola ere ezabatuko eta ez da kalte-ordainik izanen. Eskaria emantzat joko da garraiolariak bezeroari paketea edo paketeak eman eta bezeroak entrega jaso izanaren agiria sinatzen duenean. Bezeroak paketea hartzen duen unean bertan begiratuko du salgaia nola dagoen eta, ezer gaizki badago, jaso izanaren agirian adierazi beharko du. Paketeak Espainiako Estatura (penintsulako lurraldeetara) bakarrik eramanen dira. Hona hemen bidalketa-gastuak: 7,00 euro (BEZa barne) Nafarroarako; 10,00 euro, Gipuzkoarako, eta 18,00 euro, Estatuko gainerako lurraldeetarako.

6- Itzulketak eta ezabaketak:

6.1- Salgaiaren itzulketa:

Gure produktuen ezaugarriak direla-eta (freskoak eta hotzean garraiatuak), ez da zilegi izanen produktua itzultzea.
Edozein arrazoi dela-eta, ez bazaude ados produktuaren kalitatearekin, gurekin harremanetan jartzeko eskatzen dizugu pedidos@carneecologicanavarra.com helbide elektronikoaren bidez edo 635 715 038 telefonoaren bidez.

6.2- Eskariaren ezabaketa:

Eskaria ezabatzen bada salgaia atera baino lehen, bezeroak ez du inolako gasturik izanen. Eta ezabatzen bada eskaria atera ondoren (ohi denez, astelehenetan 9:00etan, laneguna bada), bezeroak bidalketa-gastuak ordaindu beharko ditu, bai eta eskariari berari dagozkion gastuak ere.

7- Entrega:

Produktua eskarian adierazitako helbidera eramanen da, ordutegi honen barnean betiere: goizetan, 9:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Entrega-helbidean behin eta berriz inor ez badago (hiru kontaktu gutxienez ere), paketea www.carneecologicanavarra.com-era itzuliko da.